Urketari bat gehitu zitzaion larunbatean Raimundo Sarriegi omentzeko bere izena daraman plazan dagoen eskultura multzora. Nino Barriuso artistak egin du irudia eta Union Artesana elkartearen 150.urteurrenaren ospakizunen barruan jari da. Helburua da hainbat pertsonak eta elkartek egindako lana aitortzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean oinarritutako jaiak lortzeko.
Urtarrilaren 20an danborrada asko Sarriegi plazatik pasatzen dira maisuari errespetua adieraztea. Une horretan hiri bezala sentitzen dugun harrotasuna adierazten dugu.
Hemendik aurrera, gure harrotasuna adierazteaz gain, garena erakutsiko dugu: berdintasunean jaiak bizi, landu, kolaboratu eta disfrutatzen dituen gizartea.
Historia pixka bat
Jose Lopetegi Goikoetxeak egin zuen Raimundo Sarriegiren omenez 1964.urtean Narrika kalearen ondoan jarri zen eskultura. 1972.urtean elkarte gastronomikoek bultzatuta eskulturari hormigoiz egindako danborjolearen eskultura gehigu zitzaion.
Hormigoizko eskultura brontzezko eskultura batengatik aldatu zen 2002.urtean. Nino Barriuso artistak egin zuen eskultura eta plazaren birmoldaketaren amaierarekin batera jarri zen. Eskultura multzoari San Sebastian martxaren letra erantsi zitzaion.
Orain, Kresala Elkarteak sortutako lehen danborrada mistoaren sorreratik 40 urte pasa direnean, aurrerapausoa egin zutenei omentzeko eta eskerrak emateko unea da, baita urte batzuren ondoren haurren danborradan atera ziren lehen neskei ere, gure jai nagusiena berdintasunean ospa dezagun.
Hilabete batzuk barru Sarriegi plaza berrituko da. Eskultura multzoa hobetuko da eta plazan bertan leku ikusgarriago batean jarriko da. Bertan, donostiarrok omenaldia egiten jarraitu ahal izango diogu urtero urtarrilaren 20arekin batera.
Eskerrik asko urketaria donostiarrok hain gustuko dugun eskultura multzoa osatzeko lan egin duzuen pertsona guztiei.Ā Zorionak Union Artesana! Gora Donostia!
Donostiak 187.850 biztanleekin itxi zuen 2021.urtea. Hala diote demografia datuek. Bigarren urtez jarraian biztanlerian jaitsiera txikia izan dugu, eta ondorioz, 188.000 biztanletik jaitsi gara (2019an historian lehen aldiz gainditu genuen muga hori).
Datuak aztertuta honakoa ondorioztatu daiteke: biztanle-kopuruan jaitsierak bi fakotrek eregin dutela, alde batetik, 2020an COVID-19agatik izandako heriotza-tasaren handitzeak; eta bestetik, larrialdi egoera batek – osasun-larrialdia kasu honetan – eragin dezakeen mugikortasun eteteak.
Atzerritarren igoera
Azken urteetako joerari helduta, jaiotzez donostiarrak garenok zaharragoak gara, seme-alaba gutxiago ditugu, eta heriotzek eragindako galera ez dugu jaiotza berriekin konpentsatu. Hortaz, biztanle-kopuruaren jaitsiera txikiagoa izatea eragiten duena atzerritar kopuruaren igoera da.
2021aren amaieran atzerritar kopurua %1,7 igo zen, eta beraz, egun Donostiako biztanleen %8,7 atzerritarra da. Guztira, 16.277 atzerritar daude Donostian. Jatorri nagusienak Honduras, Nikaragua eta Moroko izaten jarraitzen dute, eta Kolonbiatik, Italiatik eta Venezuelatik etorritakoak dira gehien hazi direnak. Dena den, nahiz eta atzerritarren kopurua igo den, ez du konpentsatu eragin den biztanle-kopuruaren galera.
Demografia 2021
Hainbat indize
Hiriko adinak pixkanaka igotzen jarraitzen du eta alde handia dago jatorriz donostiarrak direnen eta atzerritarren arteko batez besteko adinaren artean. Hiriko batez besteko adina 46 urtekoa da (48 urte emakumeen kasuan eta 44 gizonezkoen kasuan), eta atzerritarrena bakarrik hartzen badugu 35 urtekoa da (35 emakumeen kasuan eta 34 gizonezkoen kasuan). 100urtetik gorako 125 pertsona daude, eta donostiar helduenak 110 urte ditu.
Zahartze indizieak ere gora egiten jarraitzen du, eta ondorioz, egun 65 urtetik gora 1,98 pertsona daude 15 urtetik beherako bakoitzeko. Eta jaiotza-tasa ere gero eta txikiagoa da eta datuak gordetzen direnetik historian izandako baxuena da (6,14).
Familia mota
Donostian 79.254 familia bizi gara. Eta gainerako datuen antzera, bizi diren familia motek gero eta pertsona gutxiagok osatzen dituzte. 2021ean batez beste 2,37 pertsona bizi ziren etxebizitza bakoitzean, eta gero eta pertsona gehiago bakarrik bizi da, guztira 24.114 pertsona bakarrik bizi da, hau da, familia guztien %32,1.
Altzako kiroldegia zabalik da. Apirilaren 20an ireki ditu ateak auzoak hainbeste desiratzen eta merezi zuen instalazioa. Kiroldegi berria estreinatzeko ibilbidea luzea izan da, baina emaitza ezinhobea da. Aurki ere kanpoko igerilekuak prest izango ditugu. Ondo bidean udaran estreinatu ahal izango ditugu.
Kiroldegi berriak puntako instalazioak ditu:
Bi igerileku, horietako bat waterpoloa praktikatzeko prestatuta
400 metro karratuko gimnasioa, eremu funtzionala, kardiobaskularra, muskulazio gunea eta pisu libreko gunearekin.
Kirol anitzak praktikatzeko pista: saskibaloia, gimnasia-erritmikoa, areto futbola, eskubaloia, etabar.
Hiru jarduera areto, horietako bat ziklo indoor egiteko prestatuta.
Kirol klubentzako bulegoak eta bilera gela.
binary comment
Irekieraren albiste ezinhobearekin batera, beste albiste on bat izan dugu azken asteetan. Izan ere, 2019an Eraikuntzaren Institutuan ireki genuen behin behineko udal gimnasioa irekita mantenduko da. Judo Clubarekin lortutako akordioari esker, arte martzialen bigarren gune bat izango dugu hirian, eta bertan matenduko den gimnasioan Kirol Txartelarekin sartu ahal izago da. Maiatzaren 2tik aurrera zabalik egongo da berriro behar diren egokitzapen lanak egin ondoren.
Erronka solidarioa
Ikeriera ospatzeko erronka solidarioa antolatu dugu, Ukraniako herriaren aldeko erronka. Apirilaren 21etik 23ra Altza eta Txernobyl arteko joan-etorria egin dugu ziklo-indooreko bizikletak erabiliz, 6.000 kilometro baino gehiago. Helburua izan da, Asociación Chernobil Elkarteari laguntzea, Ukraniako haurrekin egiten ari den lana eskertzea eta diru-bilketa egitea. Eta horretarako Donostiako Kirol klub ezberdinen laguntza ere izan dugu, baita egunero kiroldegia erabiliko duten ehunka erabiltzaileena ere. Eskerrik asko guztioi zuen elkartasunagatik.
Orain, kiroldegi berriaz disfrutatzeko unea iritsi da. Lehen egunak eta asteak egokitzeko izango dira seguru asko, baina ziur naiz Altzak lehen kiroldegiaren inguruan zuen auzo giro bikaina izango duela. Osasunez urratu!
2020ko lehen hiruhilekoan hiriaren irudi ezohiko batzuk ikusi genituen. Donostiako kaleak biluzik ageri ziren, jenderik gabe. Pandemia hasi eta bi urtera, irudi horiek dira gogoeta honen abiapuntua. Hiri bateko gauzarik garrantzitsuena bertako biztanleak dira. Donostiarrok ematen diogu bizia eta zentzua hiriari.
Donostia, hiria bera leku hobea izan dadin ahalegindu diren donostiarren belaunaldiek pentsatu, eraiki eta zaindutako komunitatea da.
Bi urte hauetan, gure komunitatea elkartuta mantentzeak zer esan nahi duen erakusten duten adibide asko ikusi ditugu: Maria Cristina Hotela osasun gune gisa, auzoetako sareen inplikazioa, 65 urtetik gorako pertsona guztiei egindako telefono deiak (Lagunkate), eskaintza kulturalari eusteko Udalaren apustua edo kontsumo bonuak. “Hiria egiteko” helburuari ekarpena egin dioten keinuak, ekintzak eta erabakiak.
Orain etorkizunari ilusioz eta indarrez begiratzeko garaia da. Balioak partekatu behar ditugu, ikuspegiak batu, konplizitate eta lankidetza sareak ehundu berehalako erronkei aurre egiteko, aukerak sortzen jarraitu ahal izateko.
Europako funtsak iristen hasi zaizkigu. Zehazki 18 milioi euro. Eta ez dira azkenak izango. Oraingoz Next Generation EU funts europarretatik mugikortasun jasangarri, turismo, gizarte ekintza edo merkataritza alorrak sustatzeko hainbat proiektu garatzeko diru-laguntzak iritsi dira.
Albistea ezinhobea da Donostiarentzat. Izan ere, Europak Udalak jasangarritasun eta modernizazio politiketan egiten duen lana aitortu du, eta horrek argi erakusten du hartutako norabidea egokia dela. Jasotako funtsei esker, aipatutako alorretako 50 proiektu inguru egin ahal izango ditugu.
Mugikortasun Jasangarriaren sektorea izan da onuradun nagusienetako bat. Jasotako 12 milioi eurori esker, besteak beste, 19 autobus elektriko, karga guneak eta azpiegiturak, hondakinen bi kamioi, hiri garraioan ordaintzeko moduen digitalizazioa eta geltokien eskaria nahiz sentsorizazioaren aurreikuspena.
Turismo sektorearen jasangarritasun eta modernizaziorako plan integralak 4,4 milioi jaso ditu. Horie esker, segidako jarduerak egingo dira: Artikutzako natur ingurunearen balioa nabarmentzea, Illunbeko aldirietarako aparkalekurako autobus elektrikoa erostea, Parte Zaharrean zuntz optikoa hedatzea, enpresentzako sentsibilizazio energetikoko kanpainak, monitorizazioa, laguntza eta aholkularitza.
Merkataritza alorrerako 1,3 milioi jaso dira merkataritza jarduera indartzeko; eta Gizarte Ekintza sailak beste 246.661 euro jaso ditu, Foru Aldundiarekin elkarlanean Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzeaileak etxean luzaroan zaintzeko estrategia egiteko proiektu pilotua garatzeko.
Jasotako funtsez gain, Donostia aurkeztutako beste proiektu batzuen ebazpenaren zain dago, eta oraindik ireki ez diren deialdi berrietarako proiektuak prestatzen ari da; beraz, ia 18 milioi euroko kopuru hori handitu egin daiteke etorkizunean.
Aurki finantzatu daitezkeen proiektuen artean daude, besteak beste, alor hauekin zerikusia dutenak: ahal nola, herri administrazioen eraldaketa eta digitalizazioa, hirien birnaturalizazioa eta erresilientzia, ibaien ekosistemak leheneratzea, bizitegi sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzea edo eraikin publikoak birgaitzea.
San Sebastian bezpera egun handia izaten da donostiar guztiontzat. Aurten, betiko lekuan eta betiko moduan ez bada ere, Victoria Eugenia Antzokian Urrezko Danborra eta Merezimendu Dominak eman ditugu.
Ekitaldia ospatu izanda ba da azken bolada hontan azpimarratu daitekeen gertakaria. Denok gogoratzen dugu pasa den urtean ezin izan genuela ospatu, indarrean zeuden neurriak direla-eta.
Uste dut guztiok bat etorriko gerala iazko San Sebastian Eguna tristea izan zela esaterakoan.
Oso urte gogorra igarotzetik gentozen eta gainera ezin izan genituen Dominik eta Urrezko Danborrik eman, ez ekitaldirik egin , ezta Konstituzio plazan banderaren igotzeaz eta jeisteaz gozatu ereā¦. Soziedadetan ez zen afaririk izan, eta, garrantzitsuena: hiriak ezin izan zuen Danbor hotsik entzun.
Isiltasunak festa baztertu zuen; jendez lepo egon ohi diren kaleak, hutsik ikusi genituen. Alaitasuna tristura bilakatu zen.
Batzuetan badirudi guk bizitzen duguna dela historian gertatutako bakarra. Baina hori ez da horrela. Duela ehun urte, Espainiar gripea zeritzanaren garaian ere, antzeko egoeran zegoen gure hiria. Orduko pandemiak ere bizimodua erabat baldintzatu zuen. Eta seguruenik, ordungoek ere zalantzaz eta arduraz beterik ikusiko zuten etorkizuna.
Orain, mende bat geroago, antzerako trantzean dago gure belaunaldia. Osasuna lehenetsi behar dugu bestelako nahi eta desioen gainetik. Hori egitea tokatzen zaigu, etorkizun hobe baten esperoan.
Baina gauzak horrela izanda ere, gauzak perspektibarekin begiratzen baditugu, konturatuko gara, aurten iaz baino hobeto gaudela.
Pasa den urtean ezin izan genuen ezer ospatu. Aurten, Festa erabatekoa ez bada ere, patroiaren egunaren bezperan, hiriarentzat garrantzitsua den egun hau, gure eguna dela adierazi dugu. Eta San Sebastian egunean, gure kaleetan berriz ere entzun ditugu Danbor hotsak eta Sarriegiren doinuak, umeen danborradak kalera irten direnean. Beraiek izan dira donostiar guzti-guztion ordezkaririk bikainenak.
Aurten haur danborradak izan dira gure itxaropenaren ikurra. Hiri osoaren itxaropenarena. Aurten iaz baino pixkat hobeto gaudela, eta hurrengo urtean hobeto egongo garela pentsarazten digun itxaropena.
Zalitasun uneak gainditu egiten dira. Hala egin izan dugu beti. Eta horrela egingo dugu orain ere.
San Sebastian eguna, nahi baino lehenago izango da donostiar guztiok guztiz disfrutatu nahi dugun San Sebastian eguna. Osagai guztiekin, hau da, danborradak kaleak betez, eta jendea alaitasunez eguna bizitzen, beti egin izan dugun moduan.
Egun hori iritsiko da. Espero dut hurrengo urtean izatea. Eta orain bizitzen ari garen egoera gure memorian gelditzea bizipen moduan.
Urrezko Danborra
Urrezko Danborrari buruz hitz egin baino lehen, aukeraz baliatu nahi dut duela egun batzuk utzi gintuen Tomas Hernandez Mendizabal artista donostiarra omentzeko. Langile nekaezina eta Urrezko Danborrarekin lotura oso estua izan du. Duela bi urte utzi zion danborra egiteari, eta IƱigo Aristegik hartu dio lekukoa. Goian bego Tomas.
Guztiok nahi genuen egun garrantzitsu horretan Urrezko Danborraren protagonista Esther Ferreren partaidetzaz gozatzeko aukera izatea. Baina osasun egoeraren ondorioz ezin izan du Donostian egon.
Esther artista handia da, ibilbide luzearekin. Eta pena handia sentitu dugu hemen etorri ez izanaz, bere hiriak, Donostiak, berataz harro dagoela erakusteko, izan ere, oztopo guztiak gaindituta, nazioarteko artean erreferente da.
Estherrek badu Urrezko Danborra etxean, bere palmaresa handituko duen danborra. Donostiak baditu izen handiak kultura eta artearen arloan, eta orain bere esker ona adierazi dio hiriko sortzaile berezi, probokatibo eta abangoardista bati.
Zorionak Esther.
Hiritar Merezimendu Dominak:
Eta zer esan gure aurtengo bost Dominen inguruan:
AƱorga Kirol eta Kultur Elkartea, ehun urte AƱorga auzoan eta auzotik lanean, hainbat alorretan, komunitatea egiten, Hiriari, auzoari zerbitzua eskainiz, apal baina harro, auzoa eta auzotarrak inplikatuz eta AƱorgaren eta hiri guztiaren kirol eta kultur bizitza aberastuz.
Bidegin elkartea, bere buruaz beste egin dutenen gertukoek sufrimendua arintzen eta bidelagun izaten lan eskerga egin duen elkartea. Unerik zailenetan laguntza eskainiaz, alboan egoten, bidea egiten laguntzen.
Josemari Leclerc, ixiltasunean, baina lan handia eginda, hiriko historian murgildu da, eta bereziki, une latzenetako batean, hain zuzen ere, 1813ko setioan eta suntsitzean.
Kresala Zinekluba, Zinearen hirian aitzindari izan zen zinekluba, urteak eta urteak zinearen ametsak milaka zaletuei helaraziz eta gure hirian afizioa sortuz.
Eta Zurriola Antzerki Eskola, antzezleen harrobi, Grosetik hiri osora antzerkiaren majia zabalduz, euskarazko antzerkiaren majia, etorkizuneko kulturaren oinarri sendoak lantzen.
Guzti guztiei, zorionak, eta milesker egiten duzuen lanagatik. Pertsona askoren bizitzak hobetzen dituzue, eta horri esker, gure hiria hobeagoa da.
Jarraitu ezazue lanean. Lan ixilarekin, gauza ustez txikiekin ere jendearen bizitza hobetu eta alaitzen duzuelako.
Itxaropena
Azkenik, ilusio eta itxarpen mezua luzatu nahi dizuet. Haurrek euren danborrekin eman diguten itxaropen eta ilusioa
Sinistuta nago datorren urtean gure hiriko Festa nagusia, San Sebastian eguna, guztiok nahi dugun bezala ospatuko dugula: guztiok elkarrekin, festa giroan eta danborra joaz.
Bitartean, zaindu gaitezen elkar, eta eutsi diezaiogun ilusioari eta umoreari.