2020ko aurrekontua: aurrekontu orekatua hiriaren beharrei erantzuteko

Urteko azken udalbatzarran 2020ko aurrekontua onartu dugu. Ondorioz, Udalak 432.540.636 euroko aurrekontua izango du datorren urterako, iaz baino %7,5 gutxiago, gehienbat Anoetako lanen amaiera eta Donostiako Etxegintzari Txomineneako etxebizitzak egiteko diru ekarpena direla eta.

 

Udalak aurrekontu orekatua izango du, izan ere, diru-sarrerak banatuko ditu hiriak eta donostiarrek dituen behar anitz eta ezberdinen artean. Gainera, Udalak aurrekontuen egonkortasun helburua betetzen du, bere zorra %31,38koa den neurrian, administrazio publikoei ezarritako mugatik (%70) oso urrun.

 

Udalak inbertsioak egiteko esfortzu handia egingo du aurrekontu honen bitartez. Gastu arrunta %3 handituko da, hiritarrek jasotzen dituzten zerbitzuen kalitatea kontsolidatuz. Aldiz, behin Anoeta Estadioko lanak amaituta, kapital-gastua, 115 milioi eurokoa izatetik 69 milioi eurokoa izatera pasa da. Hala ere, gizarte-gastua handitu da eta martxan dauden proiektuak zein proiektu berriak egiteko inbertsioak aurreikusten dira.

Udal kontuek diru sarreren egoera errealista dute, eta gastu arauarekin bat egiten dute, bai Udalari dagokionez, baita bestelako udal erakundeei dagokienez ere, ez baitute galerarik aurreikusten euren aurrekontuetan.

 

 

Horrekin batera, aurrekontua bereziki diseinatuta dago behar gehien dituzten pertsonek baliabide gehien lortu ahal izateko. Hala, 2020.urteko aurrekotuak 31,7 milioi euro bideratuko ditu gizarte-babesa eta sustapenarekin lotura duten aurrekontu-sailetara, hau da, 2019an baino %4,8 gehiago”.

Udal gobernuak bestelako inbertsioak ere jaso dituela, hiri-mantenua hobetzeko, errepideak berritzeko, garraio azpiegiturak hobetzeko, baita kirol edo kultur azpiegituretarako ere. Ildo berean, Udalak bere egoitzatan hobekuntzak egiten jarraituko du, eta beraz, 2,2 milioi euroko aurrekontu-saila izango du hiritarrei ematen zaien hainbat zerbitzuren leku-aldaketa lanak egiteko. Eta helburua da, hiritarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzea.

 

Aurrekontua auzoetara begira diseinatu dugu. 69 milioi euroko inbertsioak aurreikusten dira, eta horietatik 50 milioi euro auzoetan inbertsioak egiteko izango dira.

 

Guztira 90 aurrekontu-sail daude aurrekontuan inbertsioak egiteko. Batzuk, dagoeneko martxan dauden proiektuekin jarraitzeko dira, eta beste batzuk, aldiz, proiektu berriak egiten hasteko.

Beraz, bosgarren urtez jarraian, urtea amaitu baino lehen aurrekontua onartu dugu, eta ondorioz, 2020. urteari aurrekontua onartuta ekingo diogu.

COP25: Donostiak aldaketa klimatikoari egokitzeko plangintza du

COP25 Klimaren Goi Bileran parte hartu genuen atzo arratsaldean, klima aldaketari aurre egiteko Donostiako egokitzapen plana aurkezteko. Eta aurkezpena hiriek aldaketa klimatikoari aurre egiteko aurrera eramaten ari diren ekintzen gaineko mahai inguru batean egin genuen mundu osoko hogei bat hirirekin batera.

 

Donostiak kosta kilometro ugari ditu, eta ondorioz, itsasoaren igoeraren eta olatuen gaineko arriskuak ditu, baita uholde arriskua ere, Urumea ibaiaren bokalearen inguruan kokatuta dagoelako.

 

Horren harian, azken urteotan hainbat olatu-denboraleak eta ibaia haztearen ondorioz izandako uholdeak izan ditugu, eta horiei aurre egiteko hainbat neurri hartu dira. Hortaz, Urumearen ibarran egin diren eta egiten ari diren hainbat jarduera aipatzea ezinbestekoa da.

 

Horretarako, URA Euskal Uraren Agentziarekin elkarlanean hainbat jarduera burutu ditugu Loiola, Txomin eta Martutenen uholde arriskua ekiditeko, hala nola, zubi zaharrak eraitsi ditugu zutaberik gabeko zubi berriak egiteko, eta Martutenen ubidea zabaltzeko proiektuaren lehen fasea egin dugu. Horri esker, auzoak, eta zehatzago esanda, El Pilar eremuak, albiste izateari utzi dio uholdeak direla eta.

Horiek horrela, hiria URAren eskutik ubidea zabaltzeko lanen bigarren fasean murgilduta dago, eta horri esker hiritar kopuru handi bat lasaiago biziko da.

 

Era berean, CO2ren isuriak gutxitzeko hainbat ekimen burutzen ari da Udala. Apostu garbia egiten ari gara sail ezberdinek erosten dituzten ibilgailu berriak – besteak beste, Udaltzaingoa, Mugikortasuna, Hiri Mantentze zerbitzuak, eta Dbus – teknologia hibrido edo elektrikokoak izateko.

 

Halaber, Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean garatzen ari da Dbuseko 17. Linean Autobus Elektriko Adimentsuaren proiektua, eta era berean, Topoaren igarobidea. Bi garraio publiko ez kutsakor hauei esker hiriak CO2ren isuriak gutxitu nahi ditu, eta era berean, donostiarrentzat gune handigoak irabazi nahi ditu.

Behobia – Donostia: Donostiako klasikoak 100 urte

Ez dago Behobia geldituko duen baldintzarik, ez haizea, ezta euria ere. Udazkeneko Donostiako klasikoaren edizio berezienetakoak eguraldi oso txarra izan zuen, baina ez zituen lasterketa egin zuten milaka atleten gogoa eta nahia gelditu.

Beste urtebetez donostiarrak lasterketarekin bat egin zuten, eta kalera irten ziren lasterkariei harrera beroa egitera. Txaloak eta animoak Ekialdetik Mendebaldera iritsi ziren eta lasterketa jaia bilakatu zuten.

Duela 100 urte, 22 korrikalarik ekin zioten Behobia eta Donostiaren arteko 20 kilometroak egiteari. Orduan ere publiko ugari irten zen kalera horiek txalotzera. 22 horiek 30.000 izatera pasa dira. Benetan zoragarria da ikustea Donostia horiei guztiei harrera egiten.

Urtero bezala, lasterketa handia izan da.

Politika Orokorreko Udalbatzarra: etorkizuneko Donostia diseinatzeko indarrak batzeko deia

Politika Orokorreko urteko adierazpeneko udalbatzarra egin dugu gaur. Un pleno en el que dar y compartir visiones de la ciudad.
Donostiak 187.418 biztanle ditu. Gehiago gara baina zaharragoak. Eta horrek suposatzen duen erronkaren aurrean lanean jarraitu behar dugu. Actualmente el relevo lo hacen posible las y los donostiarras de origen extranjero, que nos marcan otro reto: la integración.
Jarduera ekonomikoari erreparartuta, %8,2ko langabezi-tasa dugu, eta horrek hainbat erronka jartzen dizkigu: enpleguaren behin-behinekotasuna, eta enpleguaren kalitatea. Tenemos que seguir haciendo esfuerzos en políticas de empleo dirigidas, sobre todo, a mujeres y jóvenes.
Hurrengo urteetarako estrategia finkatzea dagokigu orain. Gure nahia da hiriko eragileekin batera indarrak batzea etorkizuneko Donostia eraikitzeko. Una ciudad capaz de seducir, de atraer y retener juventud y talento, donde merece la pena vivir y disfrutar.
Eta horretan laguntzeko tresna 2019-2023rako egindako Gobernu Programa da. Ibilgide orria izan nahi duen programa, baina ibilbide orri irekia beti. Con la culminación de proyectos iniciados y nuevos retos estratégicos que hagan avanzar a Donostia.
Etxebizitza, mugikortasuna, kultura, ekonomiaren garapena, edota kirol arloan hainbat proiektu ditugu garatzeko. Pero siempre preservando nuestra identidad, y desde la firme apuesta en favor de los Derechos Humanos como instrumento fundamental de convivencia.
Udalak ekonomiaren garapenean eragile aktiboa izan behar du. Un desarrollo económico centrado en las personas y el talento, con oportunidades para todas y todos. Eta, beti, bertako merkataritza, gastronomia edota turismo iraunkorra sustatuz.
Eta erronka horiei aurre egiteko ezinbestekoa da gure gizartean komunitatea sortzen duten ekimenak bultzatzea. Para ello, seguimos reafirmándonos en nuestro compromiso de blindar el gasto social, para dar respuesta a las necesidades que haya que atender.
Etorkizuneko hirien diseinatzeko ordua da, eta horretarako Plan Orokor berria idazteari ekingo diogu. Además, queremos actualizar el PEPPUC, protegiendo la ciudad construida, pero sin hipotecar la Donostia del futuro.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko apustua lehen lerroan jarri nahi dugu. Eta horretarako IV Berdintasun Plana idazteari ekingo diogu. Y siempre comprometidos con la lucha contra la violencia sexista.
Euskararen erabilera sustatzen jarraitzkeo, 2020-2024 Euskara Plan Orokorra diseinatuko eta martxan jarriko dugu. Y la cultura seguirá siendo una de las grandes apuestas, con Donostia Cultura como referente y Tabakalera como centro de la creación.
Aldaketa klimatikoari aurre egiteko plana dugu. Topoaren igarobidea, AHTaren iritsiera edota elektromugikortasuna paper garrantzitsua izango dute. Todo ello nos hará reducir emisiones y crear nuevos espacios para las y los peatones.
Eta aipatutako guztia aurrera eramateko Udal zerbitzu egokiak ematea. Una administración transparente, accesible, a la que se irán incorporando los avances tecnológicos que permitan una relación más fluida y ágil con la ciudadanía.
Udal korporazio honek hiriko dibertsitatea ordezkatzen du, eta guztiok helburu bera dugu: Donostia eta donostiarrentzat onena bilatzea. Hago un llamamiento al diálogo para lograr mayores acuerdos en beneficio de la Ciudad. Por mi parte haré todo lo posible para que así sea.
Hitzaldia Osorik | Discurso completo: Eneko Goia Politika Orokorreko Hitzaldia

2019-2023 Gobernu Programa aurkeztuta

2019-2023 Gobernu Programak legealdiko bide-orria ezartzen du. Un programa cuyo eje son las y los donostiarras.
Gobernu Programa adostasunetik dator, eta balioan jartzen du benetan batzen gaituena, Donostia. Nuestro objetivo es seguir impulsando Donostia, desde el presente y para el futuro, gestionando los recursos municipales con eficacia, planificación y transparencia.
Lau urtez osatu dugu gobernua, beraz, Gobernu Programa honek aurreko lau urteetan hasi ziren hainbat proiektu garatzen jarraituko du. Pero también establece nuevos horizontes y nuevos retos para la ciudad.
Donostia aurrera egiten jarraitzen duen hiria da. Horregatik Gobernu Programa honek 500 egitasmo baino gehiago aurreikusten ditu. Más de 500 actuaciones enmarcadas en diez ejes estratégicos.

Lehengo legealdian Donostiak aurrera pauso nabaria eman zuen. Es momento de consolidar ese salto a travjués de los objetivos y ejes establecidos en la que va a ser la hoja de ruta a seguir.
Gobernu Programak arlo bakoitzaren helburuak ezartzen ditu, eta zalantzarik gabe, gardentasun ikur bat da. Porque va a ser medible, auditable y evaluable tanto por la administración municipal como por la ciudadanía.
Jarrai dezagun guztiontzako hiri eroso eta lagunkoia egiten. Una ciudad más habitable y cohesionada con las y los donostiarras como principal eje.

2020ko aurrekontu-proiektuak gizarte-gastua eta hiritarren eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatea indartzen ditu

?2020ko aurrekontu-proiektua aurkeztu berri dugu.

Donostiako Udalak 432 milioi euroko Aurrekontua izango du. Eta aurrekontuak gizarte-gastua eta hiritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatean indartzen ditu.

Hortaz, Udalak 31,7 milioi euro bideratuko ditu gizarte-babesa eta sustapenarekin lotura duten aurrekontu-sailetara, hau da, 2019an baino %3 gehiago.

Inbertsioek lehentasuna izaten jarraitzen dute Udal gobernuarentzat. Horrenbestez, 2020ko aurrekontuak 88 aurrekontu-sail ditu hainbat proiektu garatzeko. Guztira, 2020an 69 milioi euro bideratuko dira hirian inbertsioak egitera.

 

Gainera, hiritarrekin eta elkarteekin harremana izan dugu, Auzoak eta Zeharkako proiektuen zinegotziaren bidez, auzoek dituzten beharrak ezagutzeko eta horiei aurrekontuen bidez erantzun ahal izateko. Udal gobernuaren asmoa da parte-hartze zuzeneko prozesuak berreskuratzea – 2019ko aurrekontua osatzeko egin zen prozesuaren antzera – hurrengo urteetako aurrekontuak osatzeko.

Horiek horrela, 2020ko aurrekontu-proiektua abenduaren 19ko ohiko udalbatzarrean onartuko da, behin tramitazioa osatuta. Eta, beraz, bosgarren urtez jarraian urte berria hasiko da eta indarreko aurrekontuak izango ditu.